XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste lan-sail batek beste eta bestelako egitekoa du, hots: tesitik abiatuz euskararen egungo errealitatea (praxia eta diskurtsoa, biak) irakurtzea, aztertzea, neurtzea, ebaluatzea.

Tesiaren bi alderdi nagusi agian nagusienak arakatzen ditugu honela: euskararen berreskurapen-prozesua eta euskararen normalizazioa.

Berreskurapen-prozesuari dagozkionak ere bitan banatu ditugu: haur eta gazteen mundua, Lontxo Oihartzabalek aztertzen duena; eta helduen mundua, Dionisio Amundarainek egina.

Euskararen normalizazioari, plangintzari, tipologiari dagozkionak, aldiz, Paulo Agirrebaltzategik ikertzen ditu.

Monografia hau Jose Mari Sánchez Carrión Txepetxen ikerketa soziolinguistikoaren sarrera eta luzapen bezala ulertu nahi izan dugu.

Bateko, Txepetxen tesi soziolinguistiko nagusiak nabarmentzen dira.

Eta besteko, ikuspegi soziolinguistiko horiek euskararen egoerari aplikatzen zaizkio, zertan garen jakin nahian.

Gaiak sailean Leioako Informazio-Zientzien Fakultateko hiru irakasleren artean buruturiko azterketa bat aurkezten dugu.

Karmelo Garaitaonaindia, Jose B. Idoiaga eta Jose Luis Ibañez dira irakasleok, eta aztergaia hauxe: azaroaren 30eko hauteskunde autonomikoen kanpainan ETBk (eta Telenorte-k) alderdiei eskaini zien tratamendu informatiboa.

... hainbat aburu sailean Egunen gurpilean izenarekin artikuluska-sorta bati ematen dio hasiera Joan Altzibar kazetariak.

Idazkeraz, irakurterrazak; jeneroz, llaburrak eta arinak; gaiak, ez transzendentalak baizik eta adarraren puntaren puntakoak agian, baina denboraren joan azkarregitik erreskatatzea merezi dutenak, ziur.

Liburuak sailean, aurreko urteko liburugintzaren azterketa eta fitxa bibliografikoa eskaintzen ditu Joan Mari Torrealdaik.

Hor dugu, lehenengo, liburugintzaren ildo nagusien eta gorabeheren aurkezpena; gero, gaien araberako sailkapena dator orrialde batean, liburugintza osoaren argazki bailitza; eta azkenik, liburuen zerrenda dator, alfabetoaren arabera tituluz emana, liburu bakoitzaren fitxa osoaz hornitua.